Lasarte-Orian, 2020ko Irailaren 28an.
Www.etxebizitzatrukatu.eus web-orriko arduraduna:
Orain dela denbora gutxi, udara honetarako oporretarako informazio bila ari nintzela, zuen web-orriaren berri izan dut. Orain arte, gure oporrak ohiko eran antolatu izan ditugu, eta modu berri honen existentziaren berri noizbait izan badugu ere, orain arte, ez dugu benetako aukera bezala aintzat hartu izan. Zuen web-orria aztertzen aritu ondoren ordea, interesgarria iruditu zaigu, hainbat zalantza sortu zaizkigun arren.
Nagusiki, oporrak era honetan antolatzeak bi abantaila ditu gure kasuan: gure urtearen antolaketagatik, lana, ikasketak eta abar, oporraldi nahiko luzeak egiteko aukera izaten dugu, horrek ordea, oporrak asko garestitzen ditu lo egiteko lekuaren arabera. Etxea trukatuta berriz, ikuspuntu horretatik abantaila handia izango genuke.
Horretaz gain, azkeneko urteetan, seme-alabak doazen heinean, opor-lekua aukeratzeko garaian ere, gure interesak aldatzen doaz. Lehen umeekin pentsatu eta opor-leku lasai baten bila ibiltzen ginen, bai hondartza, bai mendia, haurrekin aktibitate ezberdinak egiteko aukera emango zigun txokoren baten irrikitan. Gaur egun ordea, kultura, leku berriak ezagutzea, bertako jendearekin hartu-emana izatea eta horrelako gauzak bilatzen ditugu, horretarako, oporretako ohiko lekuetatik ihesi ibiltzen garelarik. Helburu hori lortzeko era ezin hobea iruditu zaigu etxe-trukaketa, oporretan joaten den jendeagandik eta zirkuitu ofizialetatik urrundu eta bertako jendearen tartean txertatzeko aukera emango bailiguke.
Guk trukean eskaini dezakeguna, gauza bera da: herri baten erdian dagoen etxebizitza bat, mendira edo hondartzara joateko aukera ematen duena eta Donostiatik gertu dagoena, garraio publikoan 15minitutan hara iristeko moduan; edozein web-orritan sartu eta ikus daiteke eskaintzen duen kultur ekitaldi mordoa, gastronomia,, paisaiak, eta abar. Gipuzkoa gure probintziak dauzkan aukera mordoaz gain.
Momentu honetan, gure zalantzak prozedurari buruzkoak dira. Ez dakigu ze motatako iragarkia jartzea komeni den: guk eskaintzen dugun etxea deskribatzea da garrantzitsuena, edo gure inguruak eskaintzen dituen aukerak azaltzen saiatuko gara? Nola jarriko dugu gure iragarkia zuen web-orrian? aurretik zerbitzuan izena ematea beharrezkoa al da? behin trukerako egokia den etxe bat topatzen dugunean, nola jarriko gara harremanetan beste bezeroarekin?
Bestalde, kezka batzuk ditugu trukaketa dela eta: nola babestu dezakegu gure etxea, erabilpen txar, lapurreta edo istripuetatik? Asegururen bat gomendatzen duzue?
Badakit galdera asko direla, baina gure etxea uzteaz ari gara eta zalantza ugari sortzen zaizkigu, zuen erantzunaren zain geratzen gara, eskerrik asko zuen arretagatik.
Juan Luis Eizmendi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina