Lasarte-Orian, 2020ko Irailak 29an
Zuzendari jauna:
Gure gizartea, abiadura ikaragarrian ari da aldatzen; gaur egun, 70 urte dituen pertsona batentzat, ia ezinezkoa zen, bere gazte garaian kirolari gisa bizi-irautea. Era berean, emakumeek eta kirolak, ez zuten inongo harremanik. Bizitzako beste hainbat alor bezala, kirolarena gizonezkoena zen. Gainera, orain dela 50 urte, ohikoa zen, etxetik kanpora lan egiten zuen neska gazte batek, lan hori, ezkondu eta bere familia zaintzeko uztea. Egoera hori erabat aldatu da. Gaur egun, betebehar berriak dauzkagu eta emakumeak etxetik kanpora lan egitea da horietako bat.
Bikote bateko bi pertsonek, etxetik kanpora lan egin beharra, ia derrigorrezko bihurtu zaigun honetan, emakumeek, itxuraz, gauza askotan irabazten atera behar zuten; lehen gizonezkoentzako bakarrik ziren ainbat alorretan, orain emakumeek eskubide berdinekin parte har dezake eta legeak dauzkagu hori babesteko; berdintasuna bermatzeko. Zer gertatzen da ordea gure buruan? Zergatik ezin ditugu emakumeak, maila berdinean onartu?
Beraz, bi aldaketa sakon gertatu zaizkigu azken hamarkadetan: alde batetik, kirolak izugarrizko garrantzia irabazi du gure bizitzan, entretenimendurako industria handi bat sortuz. Honek kirolarien egoera ere aldatu du, kirol bakoitzarentzako oso era ezberdinean izan arren. Beste alde batetik, emakumearen eskubide eta rolak ere erabat aldatu dira, lojika itxuraz behintzat, hobetuz.
Zergatik orduan, emakumeen kirola, ez da gizonezkoena bezala interesgarria ikuslegoarentzat? Badago jendea, emakumeen kirola, dohain fisikoetan oinarrituta gutxiesten duena: “-emakumeen kirola inoiz ez da egongo, gizonenaren mailan” esaten dutenak. Baina horri jarraituta, gure hiriko edo probintziako futbol taldeak ere ez luke jarraitzailerik izango, beste talde batzuk beti erakusten bait dute nagusitasun nabarmena. Guzti honegatik, kirol batek, edo genero batek, interes gehiago edo gutxiago sortzearen arrazoiak, boterea dutenen interesak direla uste dut.
Beraz, egoera hau zuzentzeko, zure laguntza eta konpromisoa eskatu nahi nizkizuke. Egunkari honek, emakume eta gizonezkoen arteko desberdintasun eta bidegabekerietan, beti jarrera aurrerakoi eta zuzen bat erakutsi izan du eta izaera hau, emakumeen kirolak duen presentzian ere erakutsi behar du.
Besterik gabe, eskerrik asko zure arretagatik,
Juan Luis