2013/08/24

Nola hasi proiektu berri bat? Nola irabazi eguneroko egin beharren inertziari?

Denborarekin eta haserrealdi bat baino gehiagoren ondoren,
egoera onartu nahi ez eta onartu ondoren,
egin daitekeena baino egingo ez denari negar egin ondoren,
erabakia hartzeko eskumena dutenek, erabakirik ez hartzeko dituzten arrazoiak ulertu ondoren,
orain etorri zait lasaitasuna.

Dagoeneko ez det minik sentitzen, nire bizi proiektua izango zela sinistuta nengoenari buruz eta bere etorkizun faltari buruz hitzegitean, batzutan malkotxoren batek aldegiten badit ere.

Atzera begiratu eta zenbat ikasi dudan konturatzen naizenean, geneuzkan baliabideekin zenbat gauza egiteko gai izan garen ikusten dudanean, pozik sentitzen naiz.

Orain etorkizunari begiratzea geratzen da.

Dagoeneko 3 urte pasa dira, nire lehenengo Ama Orea ("Orrantza" amonaren anaiak dioenez) martxan jarri nuenetik. Garai batzutan maizago egin det ogia. Azken ilabeteetan ez ain maiz, etxean lan asko pilatzen da 2 haurrekin eta Orrantza bizirik mantentzearekin nahikoa egiten det aste batzuetan.

Ez nuke geratu nahi ordea, era serio eta profesional batean ogia egin gabe.
Denbora nahikoa hartuta egindako ogia. Ama Orearekin altxatako ogia. Irin on eta osasuntsuekin egindako ogia.

Baina zenbat froga egin behar ditut? Zenbaut gauza ikasi? Zenbat liburu irakurri?
Zaila da proiektu berri bat martxan jartzea, eguneroko egin beharren inertzia gainditzea.