2011/07/28

Dagoeneko Abuztuan gaude!

Pasa dira Maiatzeko komunioak, ekaineko ospakizunak, baita Santiago, Santa Ana eta San Joakin ere!
Urtearen parte hau izaten da sendoena, bortitzena eta azkarren pasatzen zaidana.
Guzti honen ondoren, berriz ere asti geixeago daukat burua berotzeko.
Bitarte honetan, krisi ekonomikoak duela 2 urte imajinaziotik pasa ere egiten ez zitzaizkigun ondorioak ari da ekartzen. Estatuak daude beraien zorrari buelta eman ezinik, eten gabeko azkundea utopia bat edo obe esanda, gezur bat besterik ez dela erakutsiz.
Bitartean gu, piramidearen azpialdean gaudenak, ahal duguna egiten gabiltza, eguneroko ekinari utzi gabe, egoera honek gure eguneroko bizitzan, ahal den eragin gutxiena izan dezan.
Egia ote da, estatuek eta bankuek porrot egiten badute, gu okerrago biziko garela?

2011/05/05

Esaldi bat!

No sólo de pan vive el hombre. De vez en cuando, también necesita un trago.

Woody Allen

2011/04/01

OGIA, OGI ONA, BENETAKO OGIA

Azkeneko hilabete hauetan, ogiaren munduan murgiltzen ari naiz pixkanaka.
Dena okin izandako ezagun batekin hizketan ari nintzela sortu zen eta David de Jorgek, telebistako bere saiora Iban Yarza eramatetik.

Nik lehenagotik ere eginak nituen saiakera batzuk etxean ogia egiten, ustez ogia egiten ikasia bainintzen sukaldaritzako ikastaro batean, baina ez nuen emaitza itxurazkorik lortzen.

Esan bezala okin batekin izan nuen elkarrizketan, hartziduraren garrantzia, ama orea, eta horrelako kontzeptu batzuk atera ziren, nik ezagutzen ez nituenak eta handik egun gutxitara, kasualitateak kasualitate, Iban Yarza ikusi nuen telebistan, ama orea prestatzen eta bere azalpenak ematen.
Gizon horrek daukan komunikatzeko gaitasuna eta ogiaren inguruan hizketan ari denean jartzen duen emozioak, edozein erakartzen du.

Guzti honen ondoren, neroni hasi nintzen nire ama orea prestatzen, interneten hainbat errekurtso aurkitu nituen, eta hemen nabil  etxean ogia egiten.
Bidean ezagutu ditut: Euskarazko blog pare bat ogiari buruz,  elforodelpan bezalako foro bat, bururatzen zaizkidan zalantza guztiak argitzeko, errezeta pila bat lortzeko eta orokorrean ogiaren mundua ezagutzen joateko eta abar.
Lehengai nagusia den irinaren kalitateak duen garrantzia ezagutu dut. Baita ogia egiteko erabiltzen diren beste hainbat lehengai ere. Oratzeko, ogiak erretzeko eta abarretarako dauden teknika ezberdinak.
Hartzidura hozbero egokiarekin egin ahal izateko, kutxa bat prestatu dut, barruan berogailu txiki batekin.
Labean hezetasun egokia lortzeko harri porodunak zabalduta dauzkat ontzi zabal batean.
Ogia ondo igo dadin, okindegi bateko labearen lurra bezala funtzionatzen duen harri bat daukat labe barruan...

Laster botako naute etxetik, egiten ditudan ogiengatik ez balitz honezkero bota ninduten, jeje.


Eta benetan esaten dizuet, orain ulertzen dut zer den ogia, zer den ogi ona eta zer den benetako ogia.